viernes, 21 de abril de 2017

Musikaren garrantzia Erdi Aroan

Erdi Aroan musika oso garrantzitsua zen erlijio aroa eta gainera jainkoa zerbitzeko erabiltzen zen (kantu gregoriano). Beste musika mota bat zegoen eta erregeak eta herriko jendea dibertitzea zuen helburu (musika profanoa).
Espero dugu gure presentazioa gustatzea eta eskerrik asko ikusteagatik.


Musikagile garrantzitsuak

·Philippe de Vitry


Erlijioso eta konpositore frantziar bat izan zen. Meauxko apezpiku bihurtu zen 1351. Urtean eta Ars Nova ituna idatzi zuen, musika idazteko ezarri zen ituna XIV mendean.

· Guillaume de Machaut

Poeta eta konpositore frantziarra zen. Ars Nova polifonia forma asmatu zuen eta horrek fama handia eman zion.

·Perotin

Konpositore frantziar bat izan zen, Parisen jaiotakoa. Polifonia sortu zuen eta Notre dam-eko Eskolaren konpositore garrantzitsuena bihurtu zen.



Erdi Aroko Notazioa


Erdi Aroan notazioa erabiltzen zen musika idazteko. Idazteko mota hau Guido de Arezzo asmatu zuen XIII. mendean. XVI. menderarte mantendu zen. Bederatzi nota desberdin zeuden notazioan argazkian ikusi ahal duzuenez.

Notazio honetan “Ut” silaba erabiltzen zen baina geroago Do-gatik aldatu egin zen eta orain erabiltzen dugun notazioa agertu zen.



Erdi Aroko instrumentuak

Erdi Aroko instrumentuak hiru taldetan bananduta zeuden:

1-      Harizko instrumentuak

· Arpa

 Erdi Aroko instrumentu lasaigarria zen. Irlandan jaiotako instrumentua dela esaten da. Normalean zutik jotzen da.

    · Salterio

Taula bat da eta 10 kordatik 36ra izan ahal ditu.

· Rabela

Arku bat erabiltzen da rabela jotzeko.

· Biola

Biolina baino handiagoa da.

· Zanfoña
Biolin mekanikoa da.

1-      Haizezko instrumentuak
· Txirula


Historian zehar hainbat neurri izen eta itxura izan ditu. Egurrezkoa zen.

· Añafila

Tronpeta antzerako instrumentua zen.

· Kornamusa


Gaitaren antzera du eta batzuetan nahasten dira.

1-      Perkusiosko instrumentuak
· Danborra

Hainbat kulturatan erabilitakoa da. Borobil forma du.

· Zinbaloak



Plater forma dute eta zilar kolorekoak dira.

· Kanpaiak

Kopa baten antzera dute baina alderantziz begiratuta.





jueves, 20 de abril de 2017

Polifonia

Polifonia IX. mendean sortu zen. Kantu gregorianotik sortutako musika da. Polifonia hitzak aldi berean entzuten diren zenbait ahotzetan abesten den kantua esan nahi du. Erdi Aroko polifonia hiru denboraldi nagusitan nabarmendu zen.


Polifonia forma berriak

-          Polifoniaren sorrera: X-XIII. mende hasierara erabilitako polifonia forma zen.
-         Ars Antiqua: XII-XIII. mendeen artean erabilitako polifonia forma zen.
-         Ars Nova: XIV. Mendean erabilitako polifonia forma zen. Berpizkunde musikarako trantsizio garaian sortu zen. Garai honetan polifonia aberastu egin zen.


Lehenengo forma polifonikoak

-          Organum: doinu gregoriar bati beste bat eransten zaio goitik edo behetik( bi doinuak batera abesten dira)

-          Discantus: aurkako mugimenduak dituzten aldi bereko bi doinuez osatzen da.

miércoles, 19 de abril de 2017

Musika profanoa

Nahiz eta musika erlijiosoa garrantzitsuena izatea Erdi Aroan, beste musika mota gehiago zeuden. Adibidez musika profanoa. Musika profanoa ez zuen erlaziorik ezta erlijioarekin ezta kulturarekin; horrexegatik oso desberdina zen besteengandik.
Musika profanoa eta musika erlijiosoa batera garatu ziren. Musika mota hau bi pertsonai desberdin antzezten zuten Erdi Aroan:
1     1-      Trobadoreak: nobleziako poetak eta musikariak ziren. Frantziako hegoaldeko biztanleriak ziren.
2     2-      Juglareak: poesiak, erregei edo publiko orokor bati kontatzen zizkieten pertsonak ziren.

Kantu gregorianoa


Gregorio Magno Aita Santua musika asko lotu zituen; nagusiki, kantu galikanoa(Frantziakoa) eta erromako kantua eta horrela kantu gregorianoa lortu zuen. Berehala zabaldu zen erlijio arloan eta monjeak etab erabiltzen hasi ziren. Handik aurrera musika garrantzitsuenean bihurtu zen leku erlijiosoetan IX mendera arte.
Ezaugarriak:
· Elizaren kantu ofiziala zen.
· Bakarrik ahotsa erabiltzen da; hau da instrumentuak ez dira erabiltzen.
· Ahots bakarreko kantua da.
· Latinez abesten da elizaren hizkuntza ofiziala delako.

Kantu gregorianoko hainbat mota daude:
·Abeslarien egituraren arabera:
 “Antifonal”:  bi abesbatza txandakatzen ziren.
 “Responsorial”: Abesbatza eta solista aldizkatzen ziren.
 “Directa”: Beti abesten dute edo solista edo abesbatza.
·Letraren arabera:

 “Silabico”,“Neumatico” eta “Melismatico”.